XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

gigante astaputz erraldoia. Deskribapena

Sinonimietan ikusten den bezala, astaputz hau genero batzuetatik igaro da, eta azkenean, beste berri bat eratu da bera sartzeko.

Bere neurriagaitik okertezineko karpoforoak eratzen ditu, globularrak, oinharri antzu edo hankarik gabe, neurri handikoak, batzuetan 50-70 zm.zko diametroa lortuz, 4 eta 10 kg arteko pisua ere lortuz, Marchand`ek dioenez 25 kg.zko pisukoak ere ba dira.

Kanpoko atala edo exoperidioa leun eta zuri kolorekoa da, zahartzean arre kolorez zikintzen da, ohargabeko hautsa askatzen.

Barruko azala edo endoperidioa zuri kolorekoa ere, leun eta txit hauskorra, heltzean leku guzietatik urratzen dena.

Ebakitzean, heldu gabeko karpoforoak guztiz zuri kolorekoak agertzen dira eta mami trinko eta aroltsu batek eraturik, heltzean barruko osoa gleban bihurtzen da, hasieran hori-berdexka kolorekoa eta gero marroi-berdexka kolorekoa, guztiz haustua.

Espora-jalkin, paper gainean, marroi argi kolorekoa.

Mikroskopioa Espora esferikoak, mikroskopiotik marroi kolorekoak, ormak leunki garatxodunak, ia leunak, zko diametrokoak.

Kapilizioaren harizpiak adartuak, zenbait sakabanaturiko septo dutela, ormak ez lodiegiak eta zenbait borobileko poro txiki dutela, mikroskopiotik marroi kolorekoak, zko diametrokoak.